ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BASO GALDUEN ARTEAN
      (1961)

T'EURIA
      (1961)

BEGIAN JAIO ZAN
      (1961)

ZORIONTSU NAZAN ITAUNDU DEUSTAZU
      (1961)

KEZKATZEN BAINAU
      (1974)

ARTASOKO HIRUGARREN SALMUA
      (1974)

BAINA EZIN KANTA
      (1974)

MADRILGO LAGUNAK
      (1977)

NIRE ISILTASUN HAU
      (1985)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ORAIN ARTE BANAIZ

        Bitoriano Gandiaga , 1989

 

 

Orain arte banaiz

eta, banaizela

paper honetan nahi dut

idatziz, azaldu,

duda-mudatatik

irten nadin ere.

 

Orain arte banaiz,

eta bitartean

zerbait esan nahi dut:

banaizen oroipen hau

ez dudala horren

aspaldiko ere.

 

Banaizen ustezko

kredo hau ez dakit

noiz artean ahalko

dudan baieztatu,

ez bainaiz sentitzen

luzaroko ere.

 

Iturritik irten

eta maldan behera

nolabait dihoan

ur-hari apala

naizela dirudit

inondikan ere.

 

Uraren galtzeko

arriskuak zenbat

diraukeenik inork

 

inolaz ez daki,

asma-ezin hainbat

dira izan ere.

 

Baina azken batean

gal daitekeen ura

ez da desegiten.

Baina nik ez dakit

uraren antzeko

guztiz naizen ere.

 

© Bitoriano Gandiaga    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa