A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

BI LUR BI TAUPADA BI ITSASO

        Garikoitz Berasaluze , 1996

 

 

bi lur bi taupada bi itsaso

luzatu ditugu sarajevo bihotz setiatuetan

gauez ihesten diren trenak entzunaz

nola negarrak amodio gutunetan soldadu

 

hala elurraz poetak kondenatuz

abenidak paisaia hilak diren zuhaitzak

udazkenak zenbatu apatrida inbentarioetan

no time for love botaka leihoetatik

goizaldean iristen dira aspaldian

malkoen kargamenturik handienak

esperantza zulatzen bala bat

 

bi lur bi taupada bi itsaso.

 

© Garikoitz Berasaluze    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko