A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

ESPALOIAN BIDALTZEN DIRA ARBOLAK URTARRILETIK

        Garikoitz Berasaluze , 1996

 

 

espaloian bidaltzen dira arbolak urtarriletik

belfast gabardina biluziak jantzita

neguaren alde honetan

hilekoa duten semaforoek negar egiten dute

maite ditinat la habana hire merkealdiak

ilunabar hauskor horien begietan

single baikara grozny hirietako soldaduentzat

hormetan iltzatuko ditugu azken malkoak

handiegia rashidiyeh dugulakoan

askatasunaren soinekoa

zuhaitzek zerura egingo dute beti otoitz

gasteizen ere

hilotzen bizitza laztantzeko gaua odolustuz

auskalo noiz bukatuko den poema hau

udazkeneko negarretan beste ipuinak badira

zuen esku isilak ere

herri honen izena behar du libertateak.

 

© Garikoitz Berasaluze    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko