ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

LEHENGO UNE OROIGARRIAK BURURA DATOZKIT
      (1975)

HURBILTZE GUTIZIATSUA
      (1978)

NERAU ERE
      (1978)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BELDURRA GURE HEZURRETAN

        Gotzon Aleman , 1976

 

 

Makina aldiz,

beldurra geure hezurretan sentitu izan dinagu,

orratza bilakatuta,

minberatzailea,

sentitu izan dinagu

atzo,

gaur,

bihar ez.

Bihar

hauts hotza besterik ez gaitun izango,

inoren buruan egongo ez denik

oroitzapen ahaztua.

Garai hortan,

hain hurbil dagokigun biharko biharamunean,

oinazeak ez zinagu minik egingo,

beldurra ez dun gure buruetan jolastuko,

haren behatz bilutsiek ez diten gure barnekoa arakatuko

Ez diten bururik,

barnerik,

soinik aurkituko,

haren atzaparrek ez diten ezer topatuko,

haren ezin beteko egarri gorria

ez dun gure ur gardenez aseko.

Eta

bakardade isolatu hortan

bakar-bakarrik,

ibiliko dun,

bakartasunean amilduta

bakar-bakarrik.

 

(Aranjuezeko kartzelan)

 

© Gotzon Aleman    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa