ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BIZIKLETAN
      (1985)

SURIK BAI?
      (1991)

KAMIŅO ZAHARRETIK
      (1991)

ARGI-ILUNAK
      (2007)

UMEA, GIZONA DATORKIZULA!
      (2007)

PEGATINARDI rap eroa
      (2007)

BELAUN(ALDI) URRATUAK
      (2007)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ZERBITZARIAREN KOMERIAK

        Jon Arano , 1991

 

 

Zerrikeriaz inguraturik zerbitzen

Ditut ogitarteko infame hauek

Oilasko gorpuak

Komedore zantar hau garbitzen

Nahikoa lan ez duk bada

eta garbitzen saia hadi mundua!

 

Agurtu gabe alde egiten diate

Hiretaz interesa erakutsi ondoren

 

Zertaz elikatzen haiz

Hainbeste biderkatzeko?

Zer haiz zer izen duk:

 

Maitagarri ala mesedegile?

Ala mihiztoek dioten

 

Loreetara gonbitoak

Botatzen dituen hori?

 

Aldegin behar dinat

Hire ondotik

Ezin ibil gintezken

Sakratuarekin arin

Ibiltari zahar bezain fina

Beharko izan higana iristeko

 

Aber esan ezak zenbat kilo zirin

Preziso diren

Hilik hobeto dauden

Zein edo zeinen

Utopiak erosteko

 

Beldurra sumatu duk

irrintzi negargarrien

marrugilengan.

Bildots horrek ere

ez hau maite. Heure

bospasei mugimendu

bakarrik nahi dizkik

 

Esnatzen banaiz esna

berria naizenerako gaua.

Mota guztietako irekierak

antsi ditudanean

gilotinatzen nau

beheko dendariaren

ultramarinoko pertsianak

 

Heil nagusiaren ohean

hagoen enkargatu horri

hire gainetik ere

baduk ezpata zintzilik

 

Heil nagusi

hik ere heure onetik

ateratzen badakik

 

Barratik dakuskik hondarra eta plazerra

Barruan daramak ikusitakoaren mina eta kantzerra

Berriro jarri zaik —barre gutxi eta azala tenk—

Heure aldeko Barra-mutil, izu aurpegia

Gaizki ordaintzen dianari aurpegi txarra eta ez

Errespetagarriari txarki pagatzea trukean

 

Ez ahal hekien zerbitzari

bakoitzak bere kaka

laupikotan baino berea

baizik ez duela atsegin?

 

Ziutatean aberats baino

hobe herrixkan ondroso?

 

© Jon Arano    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa