ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BIZIKLETAN
      (1985)

SURIK BAI?
      (1991)

KAMIŅO ZAHARRETIK
      (1991)

ZERBITZARIAREN KOMERIAK
      (1991)

ARGI-ILUNAK
      (2007)

UMEA, GIZONA DATORKIZULA!
      (2007)

BELAUN(ALDI) URRATUAK
      (2007)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

PEGATINARDI rap eroa

        Jon Arano , 2007

 

 

Lehendabizikoz Espainian

Osborneren xexena,

Kataluniako astoak

hartu nahi zion gaina.

 

Lehenagoko Soberanok

"Euskalerria: Gizonen

Ama Lurra da" le-leloa,

Kapa Beltzaren mamuak

ezin egingo zion itzala...

 

AEK-ko veteranoa...

gixonen gauxa da,

orain berriz latza da,

ardi latxak omen gara...

 

Goizeko zortzietan

semaforo aurrean,

ardi-sail ordenatua

saldo legezko ilaran...

 

Andanan du hartzen

artaldeak abaila,

lerroka, tropelean,

hurrenkeran, filaindian...

 

"Atzetik hartuko haut"

esanez bezala edo esaka,

fitxatzera joateko presaka,

ukuiluan jezteko talka

Azkenean, "To, bazka!"

 

Ardi txuri otzanak

piesnegrosekin,

ardi beltx esanekoak

hanka txuriekin...

 

Edo ez al zen

alderantziz?

Ez dakit zer den,

ez den edo badenik...

 

Ardi beltx txintxoak

Esku Beltzarekin,

ardi txuri zitalak

manosblancasekin...

 

"Erakutsi hankatxoak..."

zioten txerritxoak;

ardiz mozorrotuta

jan zituen otsoak.

 

Ez dakit metafora den,

ala belar-meta kanpora:

azkenean denak azkazal

irineztatuekin.

 

Finean den-denak

goizeko zortzietan

semaforo aurrean

txintxo-txintxo.

 

Den-denak azkazal-beltz

izan goizez edo gauez,

bildots txuriari igo zaio

ardi beltxa bizkarreraino.

 

Larru joko dio

aker txuriak ardi beltxari,

akerbeltxak ardi txuriari

ahari beltxak txuriari,

eta aldrebes talderantziz,

txakur txikiak handiari

jo dio, jodio.

 

Ar txuri zikin-estalia,

eme beltx zikinbrilluduna,

jan dizkiete azkazaletako

zirin zikin gris lizunak.

 

Txuriak eta beltxak

mendian ardiak,

guk ere ez ditugu

gustukoak guztiak.

 

Zoo honetan dira

arkume itxurakoak nagusi,

baina inbidiaz jotako

otso gehiegitxo dago.

 

Beltzak eta zuriak

belazeetan ardiak,

halakoxea da gure paisaia,

txuri, gorri eta orlegia.

 

© Jon Arano    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa