ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ZORIGAITZEZKO EUSKADI!
      (1937)

ITSAS-LAPUR
      (1940)

HILA DA
      (1940)

ZARRAPO...
      (1940)

NUN HABIL ORAI?
      (1946)

IXILIK JAUTSI ZINEN
(Gerlan hil anaiaren
gorputza herriratu)

      (1948)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BANAKI...

        Iratzeder , 1957

 

 

Banaki nola banaki

Zeru zola nola unki.

 

Joan naiz bidez,

joan naiz larrez

Nundik nola zeru zola

Eskuez unki beharrez.

 

Banaki nola banaki

Zeru zola nola unki.

 

Joan naiz mendiz,

joan naiz harriz,

Zeru zola hortxet zela

Laster-laster eta irriz.

 

Banaki nola banaki

Zeru zola nola unki.

 

Zeruaren unkitzeko

Beti joan naiz, beti goiti

Mendi-kaxkoz mendi-kaxko.

 

Banaki nola banaki

Zeru zola nola unki.

 

Joan naiz bila eta bila:

Hara urrun, ez dakit nun,

Han zagola zeru zola.

 

Banaki nola banaki

Zeru zola nola unki.

 

 

            * * *

 

Gelditu naiz iluntzean

Izerditan, nigarretan.

Erori naiz iratzean:

Zeru zola histen zela.

 

Erori naiz otoitzean

Nigarretan, lorietan:

Ene bihotz bihotzean

Pizten zela zeru zola.

 

© Iratzeder    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa