ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ITAUN LUZEAK
      (1989)

POETAK ZIRELA
      (1996)

BADAEZPADA
      (2001)

DOSIA
      (2003)

EROSI MAPA
      (2009)

KITATZEKO TENOREA
      (2009)

DENA ERRAZA ZEN GARAIAN
      (2009)

ZENBAIT DELITU
      (2009)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

HEROIAREN BORONDATEA

        Juanra Madariaga , 2009

 

 

        Begiak zabaltzearen zeremonia, ispiluaren amnesia estetikoa, gosaritarako elikagaien hustuketa, armairuaren bronkitisa, arroparen sitsa, ate aurreko geldiunea, geroko paisaiaren monotonia, fosilizazioa, giltzen amarrua, itxiera baten oroimena. Kaleko farolen begirada, metroko bakardadeen inperioa, urratsen koreografia, itsasnesken aurpegiak bagoi-pezeretan,

        Ez-denbora, ez-espazioa, giza-indiferentzia, autoen makinaria hotza, irrati eta ke toxikoen safari amaiezina, lanorduetako krispazioa, egunerokotasun bezpera gabea, diosalen bilduma, identitatearen aplikazio exkaxak, atsedenaren prekarietatea, muga eta espazioen irla, otorduko prestakuntza biokimikoa, gosearen berediktoa,

        Arratsaldearen lehen ordu konkaboak, zeruari buelta eta buelta, eginkizun xume eta zentzubakoen zerrendatzea, ogiak, egiak. Nekeari erresistentzia, western zaharrak, tvko apopilo nardagarriak, tragediaren sobredosia, banitateen eskaparateak, hezurduraren egokitze ezina, diarioaren gaueko grabazioa, hitzen beharra eta sinbiosia. Eta azkenean, arnasa hartu, lasai biluztu, zure azken unea balitz bezala.

        Ezkutatzeko, dena izkiriatu.

 

© Juanra Madariaga    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa