A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

KANTARI
      (1954)

DENA JOKATU NAHIRIK
      (1964)

MUNDU ZABALERA BEGIRA
      (1968)

  literaturaren zubitegia  

 

ITXAROPEN ARGI-PRINTZAK

        Juan San Martin , 1959

 

 

Inguruan ura dudalarik hor-hemen

soilki nagoek nerekautan amilburu baten.

Behan, labar amiltsuen oinpean,

uhin zoroak orroa dariola borrokan.

Itsasertz hegalean dutelarik beren abaro,

ur eta ortzien jaun eta jabe, naharo,

oskarbia urratuz, kaioak beren zoriona.

Eta uraz-handik herri eta gizonek ditek askatasuna.

 

Geldiro baina ausarti, joan eta joan,

itsas azalean ontzitxo bat dantzan.

Urean lasaiki ildoz hoan ontzi: naramak hirekin

bide urdinen gainetik, lur hontatik urrun,

nire barne gogoetak askatasuna ezagutu dezan.

Hegoak banizkik... haruntza joan ahal baneza...

Baina, gogoaren hegoetan zergatik ez hega?

Amets gozo batean murgildurik librea naizela?

 

Ai! ez balitz aberriagatik, ene aberri maitea,

bihotz-bihotzean daramadan aberri maitagarria,

berriz ere hik esnatuko nauk eta hilgo duk ene ametsa.

Lurrari lotua nauk, haur errukigarri,

besteren aske izanean dudalarik bekaizkeri.

Jauna! indartuko ahal duzu euskaldun herria,

jarraitu dezan beti Zure sinesmen bidea

eta ezagutu dezagun noizbait besteak bezain librea.

 

Ikusmen gogalpentsu eta ameskor,

zabal adina alai aurkitzen haut itsaso,

hire ur-irakin apartsuak dituk goruntz jaso;

nik, osertz urrutietan ene begiok so.

Hire beso urdenekin herri guziak besarkatzen dituk,

anaitasunera, hire lokarri urdinotan elkartzen ahal gaituk,

zorionez kanta dezagun: «eman da zabaltzazu...»,

biran herri guztiak hik bai dituk laztandu.

 

Itsas bazterra!, zorioneko itsas bazterra!,

hire kresal haizez aske usaiak dakarzkik beti.

Hik piztutzen diok nire barneko gau ilun honi.

urrutiko itxaropen lausoan, izar dizdiratsuen argi.

 

© Juan San Martin    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko