ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

KANTARI
      (1954)

ITXAROPEN ARGI-PRINTZAK
      (1959)

MUNDU ZABALERA BEGIRA
      (1968)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

DENA JOKATU NAHIRIK

        Juan San Martin , 1964

 

 

Hirekin kideko nauk izanen auzian,

hirekin biziaren jardun mingotsian,

t'aingeru mundutarren hega-nahi minian,

hala, munduko oinaze itsuen zaurian.

 

Min batek lotzen gaituk elkarren bidian,

geralako indarrez Bera beharrian.

Hondamendira gaituk zalantza batian

etorkizuna dela lezaren beltzian.

 

Gora arituz kantuaz mundu isilian,

urratzea oparik mutu den ortzian.

Nahiz uko itxaropena erantzun larrian.

 

Dena jokatu nahirik, gogozko argian,

edo itoko gaitun suzko osinian,

edo hobea ez den ezer-ez hutsian.

 

© Juan San Martin    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa