ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ILUNABARREAN 3
      (1995)

ILUNABARREAN 4
      (1995)

GUREA 1
      (1995)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

EGIA

        Mikel Taberna , 1995

 

 

egiak zazpi gartzela

solas zuriak bortz gela

        saguxaharrak iragarri du

        gau gorria dela

 

egiak zazpi ezpata

lilurak bortz gezur-meta

        kateak hautsi egin litezke

        kolpeka kolpeka

 

egiak zazpi esklabo

paret goriak bortz leiho

        zaldi eroen gurdi hautsia

        esperoan dago

 

egiak zazpi eremu

aho ergelak bortz amu

        izuen gazteluko ihesa

        antolatu dugu

 

egiak zazpi hilobi

jainkoek bortz mingain lodi

        egunargia urratu aintzin

        fite, mugi hadi!

 

© Mikel Taberna    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa