ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

EGIA
      (1995)

ILUNABARREAN 4
      (1995)

GUREA 1
      (1995)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ILUNABARREAN 3

        Mikel Taberna , 1995

 

 

Badira betazalak bala hariz itxiarazten

dituzten jostunak

 

Badira odol gorriz bete

estilografikoarekin tratua burutzen

duten salerosleak

 

Badira bihotzak altzairuzko goldez

erdibitzen dituzten laborariak,

Lurrarentzat on(garri)

 

Badira heriotzaren ederra

eskribitzeagatik berun puxkak

disparatzen dituzten kronistak

 

Badira hauts zuria sudurretik sartuz

miseria ezker-eskuin goitika barreiatzen

duten irudi hotzak

 

Badira lumak pintura zuriz estaliagatik

beren belztasuna izkutatu ezin duten

putreak

 

Badira besarka ematen dizutenean nabala

zure bizkarreko 3. eta 4. saihetsen

artean ahanzten duten lagunak

 

Badira egia bakarra pozoi botilatik

edateko erreguka ari zaizkigun profetak

 

Badira anteojoetan Californiako beach-ak

pintatuz beraien elizara itsuturik

sartzera gonbidatzen gaituzten

jainko-jainkosak

 

© Mikel Taberna    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa