ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

KANTUZ!
      (1929-1935)

BERTSOLARI ZAPUZTUA
      (1929-1935)

EURIA TA URIA
      (1937)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

OIALDUN ONTZIAN

        Santi Onaindia , 1929-1935

 

 

Oialdun ontzian zoaz

ederrik, ene maite;

alan be, ur gaiņez berezi

ez, geiegi etzaite.

 

Ain urrutitik ez dakit,

ez dakit, iar izun,

nire antsiaren otsaila

artzen ete daustazun.

 

Lar eguratsia zara

aruntz beti, bai, aruntz;

zatoz gaur, antxeta bizkor,

ni naukazun ertzeruntz.

 

Ez, arren, bota aingurarik,

itxi azke oialak...

Zabala dozu itxasoa,

euri antza dau goiak.

 

Jolasle zabiltz txairo,

baiņa, eneņo!, ugarriz

daukazu azpia osoz,

zu atzi nairik guztiz.

 

Kaio lez eda egoak,

ta erdu ur ertzera,

gozarturik egaren

zidarrezko ots leunera.

 

Zugatzak izarra beste

opa zaitu biotzak;

biok, bizitza abestuz,

ux daiguzan izotzak.

 

zatoz, bai, etzaitez muker,

zatorkit biotzera...

bi-biok bizi gaitezan

barne arnas batera.

 

© Santi Onaindia    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa