ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

EUSKAL HERRITIK APARTE
      (1970)

BERTSO BERRIAK HORMA ZAHARREI JARRIAK
      (1972)

ZUHAITZ-MINAK
      (1977)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BERTSOLARITZA

        Xabier Amuriza , 1977

 

 

Egunez eta gauez entzuten dugun haizearen hotsa

batzutan bare bestetan bizi gaur leuna bihar zorrotza.

Hala da edo hala behar du bertsolarien abotsa

parean zer den hura kantatzen bizitza nahiz heriotza

suak burdina bezala landuz bertsozaleen bihotza.

 

Mendirik mendi ahorik aho hor dator betsolaritza

herentzi horri mendez aurrerantz tiratu nahirik gabiltza

Nola aizkorak kolperik kolpe ezpaltzen duen haritza

hala da edo hala behar du bertsolariaren hitza

osorik hautsiz osorik bilduz Euskal Herriko bizitza.

 

Bertsolariak herri bizia dauka beti bere aurrez

eta han bera hortzen ertzetik hitzak atera beharrez.

Behin ariko da umore onez behin amorruzko indarrez

negargileak barrez jarririk barregileak negarrez

hau eta dena nahi dugu baina ez da uste bezain errez.

 

Bertsolaritzan izen bikainik bada historian zehar

aipa dezagun Etxahun handia aipa dezagun Xenpelar

Oraindik ere bizirik gaude nahiz sarri egon hiltzear

lehena joan zen gaurkoa ere badoa eta zer bihar

etorkizuna hori da dena besterik ez dugu behar.

 

Etorkizuna iragartzen du laino arteko izarrak

etorkizuna kolpeka eskatzen lantegiko mailu zaharrak.

Bertsolariak berdin jo behar ditu hegoa-iparrak

sustraiak sakon lehenean baina geroan luze adarrak

kanta dezagun egun berrirantz nola goizero oilarrak.

 

© Xabier Amuriza    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa