ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ALARGUN ZOROARENA
      (1940)

BAKARTASUN
      (1945)

TROPIKOTIK
      (1945)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

GERNIKA

        Telesforo Monzon , 1940

 

 

Euskal semeak sumatu al zezaken

zorigaitz aundiago?

Bizkai erdia birrindu izan ondoren

Gernika sutan dago

Gauaz, Bizkai gain, ageri zitzaigun

odoletan ortzia...

Ta arri azpietan, artean, genun

txingarretan erria!

 

Siņistu ezinik eldua naiz

Gernikaraņo gauerdi garaiz

Erria su-argietan dago!

Zelai ta bideetan... umeak lo!

Anaia dabil anai billa,

ta aitak arkitu semea illa!

Beiak marruka mendi bidez...

Andrak begietan negarrik ez

 

Entzun, entzun suaren zarata...

Odol-malkoa iduri txinparta

Baiņa arrotzak alperrik dabiltza

Zutik, besoak zabal, Zugaitza!

Gernika ba'zan len gurea,

orain Ludiak du berea...!

Askatasun izenarekin

Gernika'rena dala bat egin!

 

© Telesforo Monzon    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa