ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ALARGUN ZOROARENA
      (1940)

GERNIKA
      (1940)

TROPIKOTIK
      (1945)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BAKARTASUN

        Telesforo Monzon , 1945

 

 

Bakartasun...! Aspaldi naukak ire miņez;

iskanbilla bizian, gogo lantzerik ez.

Ator. Guazian biok Ixiltasun-gana,

ba-diat ene baitan irurontzat lana.

 

Uxaitzak inguruko gezur, Ixiltasun...!

Egia bear diat artu nere lagun.

Ator Egi, lepotik zintzilizka atxurra,

yorratzen asi ari nere barne-lurra.

 

Eraintzak ene baitan maitasun azia;

emaitzetan ederren, etsai-barkatzia.

Nere barne-baratzan, datorrela gora

bake-zugaitz azpian, alaitasun-lora.

 

Ta asi gaitez abesten Euskalerriari,

gure gogo biurtuz bera bezin garbi.

Gorrotua ta illuna doiazela igesi...

Gure basoetan ez txori oiek abi.

 

Maitasun batek egin niņun bidezkari

ta maitasun orretxek biur bertsolari.

Euskalerriko oroitza neramala bizi,

oartu izan nintzan bein... negola kantari...!

 

© Telesforo Monzon    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa