ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BERTSOLARIAK
      (1963)

EDURRA DANEAN...
      (1967)

ONGI ETORRI
      (1974)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

GAIXOALDIA

        Juan Anjel Etxebarria , 1967

 

 

Illabete bi dirala

ogean gaixorik natza.

Nere gela

da espetxe ta baratza.

 

Illabete bi dirala

ogean gaixorik natza.

Nere gela

gaur pozgarri, biar latza.

 

Lagunak ikustaldia

egitera datorkidaz.

Latz-aldia:

borreruen menpeko naz.

 

Itz gogaikarri-txirringan

oiñazez nabe akitzen.

Arpegian

irribarrea il-urren.

 

Illabete bi dirala

ogean gaixorik natza.

nere gela

gaur da atesegin-baratza.

 

Nere gogaien aldia

da. Orain ni agintari.

Poz-aldia:

nik agindu, eurak ari.

 

Maitetasun, aunditasun

ta jakintzazko gogaiak

ditut lagun.

Azkenik ez baleu jaiak!

 

Illabete bi ogean

etzun bearra bai latza!

Baiña ortan

daukat atsegin-baratza.

 

© Juan Anjel Etxebarria    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa