ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BERTSOLARIAK
      (1963)

GAIXOALDIA
      (1967)

ONGI ETORRI
      (1974)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

EDURRA DANEAN...

        Juan Anjel Etxebarria , 1967

 

 

Edurra! begion poza!

Leioan nago ikusten.

Gogoaiak, maro antzean,

gogoa dauste estalduten.

 

Txoriak igesi ikaraz.

Gizonak arin, pozago,

etxera ta kalea uts.

Utsago ta zuriago.

 

Edurra ari da tai gabe;

naiko da, noan barrura.

Su-ondoan eserita

amets zarrak barri dira.

 

Ekin t'ekin asmamena.

Gero irakurtzen asten naz.

Edurra leiotik deika

amets ariņen eskeintzaz.

 

Noizean bein, ara naiez,

leiora ditut begiak.

Su-ondoan, baiņa, leunki

laztanduten nau beroak.

 

Burua sutondo gori

biur yat. Garrak lez, gogai

argiak goratzen yataz.

Liburuan daurkit sugai.

 

Unetxo batez itxi dot

liburua. Alboetara

begira ta arrausi dagit.

Au biziera ederra!

 

Edurra nare jausten da;

suak geldi igoten dau.

Bioi begira nagola

gogo-pakeak artzen nau.

 

Neguko eguraldia.

Etxean dogun beroa!

Mendian edur zuria,

gogoan amets gozoa

 

© Juan Anjel Etxebarria    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa