A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

DENA DAGO DENEAN
      (1987)

ENBATAREN BULTZADA
      (1991)

NIRE BEGIA
      (1991)

  literaturaren zubitegia  

 

ALIS UBO

        Karlos Santisteban , 1987

 

 

Oi! Lisboa!

Atlantialdeko beginini

Mendebalde finisterre

 

zure lauxadun kaleetatik ibilki

indietako fragantzia dager.

 

Argazkiei so nago

eta zure edderraren paregabeak

bere baitara narama

ez nago hemen

han nago

zugan nago

milurtedun hiri

zure ezin azalduko magiak

zoraizez erotua.

 

Oi! Lisboa!

Oi! zure bihotza

Alfama!

kalexka-kale laberinto

eguzkiaren gordeleku

loretsu eta freskoa

kaiolek apaindua

dirudiela

aztikeria

harmailaz harmaila igoa

arratsaldezale eguzkiz.

 

Alfama goia!

bestebakoa!

ikusmira zoritsua zara

nabariezinik ahitzen da denbora

zuregandik begira

urdinpeko oihalez

itsasoratzen den Tejora.

 

Oi! Lisboa

deskubritzaile magal

marinel bipil altzo

abentura zangar kolko

itsaso menperatzaile

fado etengabea!

 

© Karlos Santisteban    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko