ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

DENA DAGO DENEAN
      (1987)

ALIS UBO
      (1987)

ENBATAREN BULTZADA
      (1991)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

NIRE BEGIA

        Karlos Santisteban , 1991

 

 

Nire begia urruneko laberintoa da

nire begia kristal hautsia da

nire begia jatorri guztien gezia

nire begia gorputzen arteko muga

nire begia zisnea da goiztiri ilaian

nire begia bakardadeko hutsarte beltzak

nire begia itxaropen galduen mirakulu

nire begia da eguzki suen lapiko

nire begia marrazkia, numeroa

nire begia bide zuzena

nire begia lorik egiten ez duen zaindari

nire begia tximist artesanala

nire begia so fusilatua

nire begia mugagabetasun bortxatua

nire begia

arima bakartiei

oihu dagiena

patua ureztatzen duen flautan

fereka bat,

gorantz,

gorantz,

poema hostogabeen

gailur odoltsuraino

hel ezinik.

 

© Karlos Santisteban    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa