ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

TAMARIZA ETA PIKONDOA
      (1961)

BERTSO URRATUAK
      (1965)

EGUZKI BERRITAN
      (1969)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

TXORABIOA

        Mikel Lasa , 1961

 

 

Ez da ezer ez da egia

kontra nagoena naiz

kontraren kontra

ta inor ez dago nire alde.

 

Gauerdian nago

 

erromantikoen uhartean

izatearen mugan

mugaren mugan.

 

Eta Sadeko markesaren gazteluan.

 

Gauerdian nago

ta hilak ditut lagun

Aragon gaztea Tzara Neruda

Lautr‚amont Lelian gizajoa

Kafka

eta Baudelaireren begirada tristea.

 

Gauerdian nago

ta itzalak ditut lagun

bakarrik ez naizen

sekula sekulakotz.

 

© Mikel Lasa    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa