ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

EGUN TRISTEAK ETORTZEAN
      (1975)

LUR NINTZEN, LURTUZ NOA
      (1975)

MAITASUNAREN SUTEGIA
      (1988)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

NI NAIZ

        Mikel Arregi , 1975

 

 

ni naiz

denboraren errotak

egun trioste batean

jalkitako alea

 

ni naiz

orduen pasadizoan

xehetuz ta xehetuz

noan bizitza alea

 

ni naiz

munutuen alikate

tartean harrapatuta

ezin ihesi joanik

itxumurkatua

 

ni naiz

egun kalbariotsuen

ordu etengabeen

minutu laburren

itsaso misteriotsuan

zehar nabilena

 

ni naiz

bizitzaren lurretik

nora-ezeko bidean

lani iheskorren antzera

gehiago itzuliko ez den

pasako hegaztia

 

ni naiz

desertuetako lur

erre arrailatuetan

ezkurren baten bila

pausatzen naizena

 

ni naiz

Nafarroako pagadi haundien

erdian jarritako

pinu bakartia

 

© Mikel Arregi    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa