A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

SEX-40
      (2000)

EZ DA IRAGANMINA, LAGUNOK
      (2004)

AHOTS EPELAREN BILA
      (2004)

60 URTEKO GAUA
      (2011)

LAZUNEN POZA
      (2011)

ERLETXETA FUCKTORY
      (2011)

LITTLE ARRATIA KLUBEAN
      (2011)

MAGGIE BERRIRO
      (2011)

  literaturaren zubitegia  

 

5-SEXKUPEKOA

        Paddy Rekalde , 2000

 

 

Limoi koloreko ilargi ezin erraldoiago batek

beilegiz tindatzen du den-dena

gure gela honetan.

Leihoa zabal-zabalik, eta giroan

mahasti lerro amaigabeak orrazten dituen haize leuna.

 

Dena ixilik.

Eta Kereixa,

ile gorriluna sorbaldetan isuria,

hurreratu, nire gainean egokitu

eta galapan hasten da

astiro, inolako presarik gabe.

Leihoan, voyeur baten moduan,

limoi koloreko ilargi erraldoia.

 

Kereixaren adatsak gora eta behera doaz,

olatuen moduan...

bularrak, berriz, astunago.

Erlojuaren taupadak —klock— gelditu egiten dira,

bihotzenak, aldiz, agudoago... lasterka.

Azala bustia da jadanik,

eta merkurioaren distira gorantza abiatzen da.

Kereixaren ezpain atzetik

plazerra orroka...

kandela itzalien argizaria urtuz doala.

Izerdi tantak, gero eta potoloagoak,

Kereixaren sudurretik ene sabelera...

kontrola galtzen ari naiz...

galdu nahi dut bere uztarri epelean.

Merkurioak birrindu egiten du kristalezko hoditxoa

eta entxufeetan, argazki-makinen flashak bezala,

kortozirkuitoek isiltasuna hausten dute

eztanda txikiez.

Kontrola erabat galduta.

Ederto.

Dena da ikara...

dena dago dardarka,

izerdia litroka azalean...

izaretan...

marea gora ohe azpian.

Oheko hankak —krask—

bata —krask— bestearen —krask— atzetik

kraskatu egiten dira —krask—.

Flashak eta orroak, eta ilargia begira,

eta Kereixa, ostia, Kereixa galapan

film zahar haietako West Fargo hura bezain azkar...

Lanparako bonbilak lehertu egiten dira...

eta mesanotxekoa...

eta flexokoa...

eta ohea txalupa bilakatu eta noraezean dabil

gelan zehar, arribatzeko porturik gabe...

Eztandak,

ikara...

5.000 watioko orro batek birrindu egiten du

beste guztia sei-zazpi segundotan...

5.000 watioko orro bat,

eztarria urratzeko modukoa...

eta honen ostean...

Kereixaren irribarrea.

 

(Auzokideak kolpeka ari dira hormetan)

 

© Paddy Rekalde    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko