A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
5-SEXKUPEKOA
|
SEX-40 Paddy Rekalde , 2000
Zigarroari kalada luze pare bat eman, irribarre egin eta, ero baten moduan, arineketan hasi da jirasol soro amaigabean barrena. Zeru ezin zabalago honen urdina eta milaka lore potoloren horia. Nahasketa ederra, benetan, are ederrago Uxue, arineketan jirasolen artetik, prakak zelan eranzten dituen ikustean, eta nikia, ditizorroa eta kuleroak... eta kanposantu ondoko belardian, erreka babesten duten makalen alboan, etzan egin da, hamaika mila mitxoletak inguratuta. Izerditan nator, eguzkiak gogotik jotzen du, aizue, baina, hala ere, xarma zoragarria dauka bere azal gazi-gozoa miazkatzeak, etengabe miazk...
Eguzkia itzali, zerua erabat ilundu eta itzarri egin naiz, kagoendios! itzarri egin naiz.
© Paddy Rekalde |
|