BI URTE
Joseba Zubimendi , 1939
Bi urte luze, bi urte haundi
gendun guztia utzirik
irten ginala gehigo ezinda
gure Donosti maitetik.
Guda oroimen latz ta garratzak
ezin kendurik gogotik
euzkotarraren nekaldi honek
ez du ezerkin berdinik.
Bi urte hauetan etxetik kanpo
guda txar honen bitartez
une guztitan oldozkor nabil
etxe-minaren ametsez.
Urta joan ta urtea etorri
gudaren amairikan ez!
Bihotz nereko Jainko laztana
gutzaz errukitu zaitez.
Bi urteotan nere herriak
ene, nolako aldakuntza
eusko abenda hizkuntaz!
Italo, doixtar, mota guztiko
arrotzak buru dabiltza
eusko gogoa sendo ordea
hau nere bihotzan poza!
Bidasoatik beste aldeko
Euskadi zati ederra
bere lurralde gabe eginik
da gaur etsai ankerra
bere semeak ordutik gabiltz
batera eta bestera
itsasalde ta mendi gainetik
beti horrera begira.
Getaritikan bertan ditugu
gure mendi-sail maitiak
baina bertara joan nahigatik
itxita dira bidiak
harrika-barru dauden menditan
egonik gure herriak
begiz ikusi, gogpz bertara naho ta
ezin! dit bihotz neriak
Hil honen hamahirugarrenean
da bigarren urteurrena
nere gogotik ahaztu ezin dan
hura goizalde iluna!
Jaunak nahiko al du opatu laster
berbihurtzeko eguna
egun horretan gukin emanik
Euskadin euskotasuna!
© Joseba Zubimendi