Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
SAHATSA EBAKI ZIGUTENEAN
(1969)
ZURE ASKATASUNAGATIK
(1973)
HAN, HIK ETA NIK
(1987)
MAITE EZ DUENA
J. A. Artze , 1998
Maite ez duena
ez da bizi,
bizitzeko beldurrez...
Bizirik ez dago
maite ez duenarengan,
maitatzeaz baita izu...
Beldurra eta izua da nagusi,
eta herioa,
maite ez duenarengan.
Bizitzera,
maitatzera ausartzen ez dena
beharturik dago gorrotatzera;
gorrotatuz, ez dagoela hilik nondik edo handik
bere buruari erakutsi beharrez...
baina gorrotoa ez izaki
heriotza bizitzea besterik!
Izan ere, lagunok,
zerbaitetarako behar bada,
maitatzeko behar da hemen ausardia,
eta haundia!;
gorrotatzeko, aski da koldarkeria.
© J. A. Artze