Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
EGUN BATEAN JAKINARAZTEN DIZUTE
(2001)
BASO ILUNETIK NABILELARIK
(2001)
DENDAKO LEIHOTIK
(2001)
EGUNA GOGORATUZ NABIL
(2001)
GUDA
(2006)
ZER OTE DA?
(2006)
BIDAIA DESKRIBATUKO DIZUT
(2006)
URTE ILUNETAKO OROITZAPENA
David Tijero , 2006
Inoiz ez ditut edertuko
urte ilunetako oroitzapenak
era krudelean irakatsi zidatena
maiz esleituko dudan arren
ez diet zertan ezer eskertu behar
haietatik ateratzeko laguntzarik ez nuen jaso
haietan arrotza nintzela une oro bazioten ere
ihes egiteko balizko giltza
neure kabuz bilatu behar izan nuen
harik eta irteerako atea kolpeka hautsi izan nuen arte
beste gela ilun eta txikiago batera sartzeko izan arren
hau bezalako tranpetatik askatzeko
iaio bihurtu ninduten urte ilunek
haiei eskertzea beste tranpa bat izango litzateke
hori ere bai ikasia naiz.
© David Tijero