A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BASO ILUNETIK NABILELARIK
|
EGUN BATEAN JAKINARAZTEN DIZUTE David Tijero , 2001
Egun batean jakinarazten dizute lagunak ezezagunak direla zurekin bizi direnek ezagutzen ez zaituztela gezurrezko ametsen bila zabiltzala sortu zintuenaren esperimentu bat besterik ez zarela leku bat eta aro bat egokiarazi zizkizula asmatutako errealitate batean sarturik haren baldintzapean existitzeko kaiolako espazioaldean mugaturik dagoen txoriaren moduan bizirik irauteko senak baino ez zaituela gidatzen nahiz eta helbururik ez eduki egun batean jakinarazten dizute libre zauden arren ez zarela libre.
© David Tijero |
|