A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

TRAPU ZAHARRAK
      (2008)

TXABOLA
      (2008)

SUSTRAI IZOZTUAK
      (2008)

AMETSGAIZTOA
      (2008)

 

ISTORIO TXIKI BAT

        Iban Izagirre , 2008

 

 

Neguko arratsalde euritsu batean

ume txoro batzuk aterpe bila

abandonatutako etxe batean sartu ziren.

 

Orduantxe piztua zen hauen arimetan

gauza txar guztiak probatzeko sua.

 

Izatez ez ziren gaiztoak

gaizkile itxurako

mini alproja haiek,

eguna espaloiaren bide zuzena

jarraitu ezinda igarotzen bazuten ere.

 

Eskorbutoren zintak entzuten,

arratsaldeak bete

amona zaharren aztoramendurako

paretak margotuz.

 

Altzari artean babesten ziren,

sofa multzoen gainean

kanuto susterrak errematatzen,

manta zorritsuetan etzanda,

euren amek

begien aurrean ikusi nahiko ez luketen

etxea defendatuz.

 

Norbere etxeko epelkeriak saihesteko

mundu propio bat eratuz joan ziren

umetasunaren fantasien indarrez

geldiezinak ziren ametsari gogor helduz.

Kontu eske etortzen zen

autoritate oro zirikatzen

batzutan halabeharrez,

normalean

ez egitekoren bat

egin ondoren.

 

Kandela eta bokila artean

eraiki zuten arratoi zuloa

eta denborak galoirik eman ez bazien ere

bidea egin zuten

etxe zaharretako

pasillo,

armairu eta ganbaretan barna.

 

Gau epeletan

teilatuan solasean,

aipatuz,

zeinekin joango ziren bazter ilunera,

gauetan logelan bakarrik zeudenean

irudikatutako eszenatokira.

 

Nahi gabe

denborak eraldatuko zituen

laguntasun haiek

zerua zulatzen duten izarren azpian

agertu ziren gau eroetan sakabanatu ziren

bakoitzak zakar artean aurkitutako

bere bidezidorra hartuz.

 

Eta agian norbait gogoratuko da,

azken finean,

ongi pentsatuta,

kalean zeuden atso zaharrei

eta aspermenak jotako erretiratuei

laguntzen zietela,

arratsalde lehor haiek

pixka bat bustitzen.

 

Besterik gabe,

ez ahaztu,

kate pusketa bat ez bazen

ihes egin zuen harri koskorra,

beti suertatzen zen zerbait

ibai zikin, etxe huts haren ertzean.

 

© Iban Izagirre    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko