A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
TXABOLA
|
TRAPU ZAHARRAK Iban Izagirre , 2008
Trapu zaharra da eta ez du astindu behar, kizkurtuta dago, arrazoiren ezkuturen bategatik zokoan biluzik. Lasai dago lo plantan beraz ez dezagun astindu ez gaitzan zipriztindu.
Gorde ditzagun gure trapuak geure sestoetan, inor iritsi ezin den leku segururen batean. Babes ditzagun tentuz hautsik harrotu gabe badakigulako, bizitzaren parte izanik ere, ezin direla agerian utzi.
Geureak ukitu nahi ez baditugu ere trapu arrotzak erraz jipoitzen ditugu, fantasia ilunez egia nahita desitxuratuz. Mingain beltzez pozoindu ditugu besteen kontuak geuretzat hartuz, eskuartean nahastu ditugu gizagaixoen zatarrak, ikusi ezinaz milaka oihal kakazteko.
Baina kontuz, denok ditugu geure iizatean agerira atera nahi ez ditugun trapu zaharrak.
Batzuk badaezpada ere gauetan besarkatuko dituzte bakardadearen babesean maitekiro laztanduz, otoi eginez, zerbaiti erregutuz, ez daitezela ur azalera atera hainbeste zikin darien trapu madarikatuak.
© Iban Izagirre |
|