Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
BETIRAKO
Antonio Casado da Rocha , 2011
Nafarroa Behereko Bastidan
badago kanposantu judutar bat,
17. mendekoa.
Gerra garaian profanatu zuten
baina hala ere han dirau gaur egun,
ihintza burdin langaren gainean.
Betirako da dena, maitea.
Segovian badago herri txiki bat
Anaya izena duena, Anaia
izeneko batek sortua dena.
Baseliza bat ere badaukate,
Oņez-eko Ama Birjiņarena,
euskarazko hitzak oraindik ere.
Dena betirako da.
Edo ia betirako da dena, maitea.
© Antonio Casado da Rocha