A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

SINISTU GURA EZ
      (2011)

BIDAIA 3
      (2011)

GARAIA DA
      (2011)

  literaturaren zubitegia  

 

BADATOR BETE-BETE

        Karmele Igartua , 2011

 

 

Badator bete-bete

beste bapore bat                 —honaino—

airean bozina baten ulua

iragartzen badatorrela        —harro—

 

      —egur ilun barnizatuak

      oihal zuri-zuriak

      puntila finak

      irribarreak

      eta eguzkia—

 

              Hustu dute

              bapore hau ere

 

eta egindako bideetan

arrastoa utzi duelakoan

abiatu da barruetara            —isilik—

 

      eta arrastorik ez, itzultzeko

                                  —kaioak aieneka—

 

© Karmele Igartua    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko