SINISTU GURA EZ
Karmele Igartua , 2011
Sinistu gura ez
norbera be hiltzeko dela;
ezin onartu, ba,
norbera hiltzeko zela hemen
—eta galerna gorria—.
Norberaren ordua
iristen denean,
orduan.. .
beldur bat.
Zein beldur?
Igual, hemen geratzen diren
maitte maittiei
sufriarazi beharrarena.
Bizitzeko beldurra hemendik aurrera:
ez delako berdin dena,
ez delako berdin sagargordina ala sagar errea,
sagar berdea edo sagar gorria.
Onkologiara deitzeko esan dit medikuak, urgente!
© Karmele Igartua