AGUR XIBERUA
Etxahun-Iruri , 1977
Sorlekia ützirik gazte nintzalarik
Parisen sartü nintzan korajez beterik
Plazerez gose eta bürian hartürik
Behar niala alagera bizi
Bostetan geroztik
Nigar egiten dit
Xiberua zuri
Agur Xiberua
Bazter güzietako xokorik eijerrana
Agur sorlekia
Zuri ditit ene ametsik goxuenak
Bihotzan erditik
Bostetan elki deitadazüt hasperena
Zü ützi geroztik
Bizi niz trixterik
Abandonatürik
Ez beita herririk
Paris ez besterik
Zü bezalakorik
Palazio ederretan gira alojatzen
Eta segür goratik aide freska hartzen
Gaiñ behera so-ginik betzait üdüritzen
Orhi gañen nizala agitzen
Bena ez dira heben
Bazterrak berdatzen
Txoriak kantatzen!
Agur Xiberua...
Ametsa, lagün nezak ni Atharratzerat
Ene azken egünen han igaraitea
Orhiko txoriaren khantüz behatzera
Parka ditzan nik egin nigarrak
Hots, Xiberotarrak
Aintzinian gora
Eskualdün bandera.
Agur Xiberua...
© Etxahun-Iruri