—3-XVII—
Beatriz Chivite , 2022
Ile solte kizkurrak
banan-banan
erortzen dira
lauza horiko zorura
egunak aurrera doaz
eta Islandiako errepide batean
galdutako turistek bezala
ezagutzen dute elkar ileek
besarkatu egiten dira
hautsez estali
eta pixkanaka
gelan zehar bidaiatzen duten
bola mugikorrak sortzen dituzte
nire ohetik
zoriontsu begiratzen ditudalarik
no, nire erorketetatik
nire galeretatik
nire aldaketetatik
sortutako
ene seme-alabak
noraino helduko zarete
zuek guztiak?
© Beatriz Chivite