A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

—3-VIII—
      (2022)

—3-XVII—
      (2022)

  literaturaren zubitegia  

 

—1-III—

        Beatriz Chivite , 2022

 

 

Nire bizitza erraza da hemen

Hackney Wicken

Dreams Avenue etorbidea

Desolation Road kalearekin

Gurutzatzen den kantoian

 

Adaeze nire aurretik pasatzen da

soineko koloretsua darama

inorekin hitzik egin gabe

yorubaz abesten

 

Fat-ass eta Pretty-eyes pasatzen dira

euren kresta punkyek

haur-kotxe arrosa

bultzatzen dutelarik

 

nire aitaren mamua pasatzen da

hartz zuriz mozorrotuta

edaria eskuan

lastozko kapela buruan

 

zuzenbide fakultateko dekanoa

pasatzen da

takoi gorriekin

labezomorroak uxatzen

 

© Beatriz Chivite    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko