Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
BAKUSEK EZ DU TRIONFARIK EZ ALDARERIK NAHI
(XVIII. mendea)
OROITZAPENAK
(XVIII. mendea)
POETEN ERRENKURAK APOLONEN KONTRA
(XVIII. mendea)
SAN KASTETENEKO ANDREGAIAK FILIPINEKO OILARRARI
Salvat Monho , XVIII. mendea
Oilar kruel, oilar bortitz
O, oilar fanfarruna!
Gure oiloak bi aldiz
Alargundu tuana,
Goregi kantatzen baduk
Ereman bitoria,
Promes dauat, galduko duk
Laster hire bizia!
Bakea egin deneko
Ez bahaiz eskolatzen,
Ez baituk auzotako
Oilarrak menaiatzen,
Angleterran hautaturik
Erakarriko diat,
Gostatzen dena gostarik
Oilar mendekari bat.
Hire kolpe itsusiak
Jakin zituztenean,
Herriko oilar guziak
Bildu behar zituan
Bere lagunen odolaz
Arrazoin galdatzeko
Hire bizi kriminelaz
Heien mendekatzeko.
Gure oilar defuntuen
Kukurruko eztiak
Jaikiarazten zituen
Bere mugan sehiak
Ez dire aski nigarrak
Oilar hain maiteentzat
Hek bezalako oilarrak
Ez ziren eltzekotzat.
© Salvat Monho