A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

OROITZAPENAK

        Salvat Monho , XVIII. mendea

 

 

Mundu hunen hastapenetik

Gure egunetaraino

Kain infamearenganik

Ez da jautsi Pinet baino

Munstro itsusiagorik,

Robespierre eta Jourdan

Gizonen etsaiez landan

Ez Frantzian, ez Europan

Hain fama gaixtoagorik.

 

Robespierrek Pinet horri:

«Gu gaituk nausi Frantzian

Flakoenen espantagarri

Manatuz egun guzian

Zenbait heriotze berri

Jenderik aberatsenak

Utziz bere ontasunak,

Diru ezin eremanak,

Joanen dituk ihesi».

 

Presondegirik ilunenak

Izan dire hautatuak.

Handik lekora gilotinak

Ditu egotzi buruak

Milion inozentenak,

Konplitu gabe arrola:

Oraino bortzehun mila

Pikatu behar zirela

Eman ziren ordenak.

 

Eskasturik presondegiak

Hanbat jenderen sartzeko,

Elizak eta jauregiak,

Komentuak azkeneko

Bete zituen guziak

Haurrez eta emakumez,

Apez eta Birjinez,

Nahi zituen bitimez

Tiranoen errabiak.

 

Erran zuten haste-hastetik

Ez zutela utzi behar

Frantziako lurretan xutik

Zela gazte edo zahar

Batere aristokratik.

Itzal horren kontra gerlan

Kokin guziak armetan

Ziren bazter guzietan

Altxatu ordudanik.

 

Gazteluak zituzten sutan

Kutsu gaixtotik garbitu;

Hetako jendeak ezpatan

Aristokratzat pasatu,

Edo urkatu lanternan.

Azkenekotz gilotinak

Ez ezpatak ez lanternak

Ezin akabatuz lanak

Mitraila zen hautatu.

 

Bazter guzietan baziren

Robespierren lagunak

Azkenaz goiti Donibanen

Herritarrak, Eskaldunak

Harekin bat egin ziren,

Pineten esku-makilak,

Arrogatzaile abilak,

Orai aski haur umilak

Iduri duten arren.

 

Erran komuna den bezala

Ezpataz jotzen duena

Ezpataz perituko dela,

Berantegi atzemana

Robespierre kruela

Gilotinan da finatu;

Ez ziteken hanbat damu,

Lagun ainitz izan balu

Akaba zadin gerla.

 

Azkeneko haize ezti bat

Sortu da Orientetik:

Hark untzia portu onerat

Ekarri dauku salborik.

Eigun penen ahanzterat.

Gure jelos den guzia,

Gora mintzatu nahia,

Zarpan emanik mihia

Badoake xokorat.

 

Alferretan tuzte eginen

Zokotan eginahalak

Traidoreen hatzak Parisen

Kontsularen sentinelak

Hasi ditu ezagutzen:

Ez bazuten ere uste,

Terroristei bere parte

Kario gostako zaizte

Maxina infernalak.

 

Bakea laster ein baladi,

Kanpoan tugun etsaiekin.

Barneko etsaien temari

Baginakike zer egin.

Damurik ez da zilegi

Gardatuz bardintasuna

Legetan den zaharrena

Berek egin daukutena

Bihurtuz bakotxari.

 

Ordu da egin dezon leku

Tristeziak gozoari:

Nigar karatsak baditugu

Aski luzaro ixuri.

Denbora da ganbiatu:

Terroristak kargutarik

Apartatuak jadanik

Begitarteak ilunik

Doluan dire sartu.

 

Oroit zaitezte, lapurtarrak,

Zenbat duzuen sofritu

Baldin terroristei indarrak

Ez balitzaizkote kendu

Sekulan zuen nigarrak

Ez zirela xukatuko

Gauza horren frogatzeko

Ez dut urrun joan beharko,

Badaki bat bederak.

 

© Salvat Monho    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko