Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GURE BELAUNALDIA
(1998)
EKAINEAN HASTEN DA UDAZKENA
(1999)
ZURE BILA ITSASOA BIDALIKO DUT
(2002)
MAKALA GURE ESPERANTZA
Jose Luis Padron , 1999
Bularrak argi gutxi ematen du.
Mapamundiak animaren tankera.
Nora joan ez dakit.
Hutsari begira,
ikuskizun bati bezala.
Feria bateko tiro barraketako
panpinak,
gizonak eta gizonak
erortzen dira.
Maitasuna, argi eta bulka,
danentzakoa dala.
Orduak egiten ditut zure bihotzean
eskuak eta oinak garbitzen.
Gaua holakoetan ohi duen bezala.
Ortzean izar argiaren galdemin bizia.
Ez dakit nola, baina hitz bat pizten zait
ezpaineko mami-mamian:
aurrera.
© Jose Luis Padron