Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GURE BELAUNALDIA
(1998)
EKAINEAN HASTEN DA UDAZKENA
(1999)
MAKALA GURE ESPERANTZA
(1999)
ZURE BILA ITSASOA BIDALIKO DUT
Jose Luis Padron , 2002
Zure bila itsasoa bidaliko dut
bazkalorduetako musu zimelduak
hitzik gabeko oihu egiten edo
xuxurlatzen nire birika kikilduekin edo
haien arratsalde libreekin zinematik
irteten diren ume ergelak zure bila
amodiozko solasik txatxuenak
itsasoa bidaliko dut zure bila
kamarero baten pentsamendu zinetan lizuna
hamasei urteko bonsai baten ura
itsasoa besoak maindireak
tabernako izotza bidaliko dut
atsoaren esku zuriak
eta puntetan urdintzen hasiak
aspaldi mututako itzalak
zure bila ezin pagatuz nabilen
bihotz bentiladore alkilerra
txanponak kontatzen dizkidan
ogi saltzailearen irribarre lotsagarria
bidaliko dut zure bila
heroina agonia argalduak
ikasle edukazio katoliko onekoak
nire lankide maite adardunak
psikiatra-bulego txiki bateko
amesgaiztoen infinitua
bi jarleku eta hiru hankako mahai luzea
hodeiertza
itsasoa bidaliko dut
etxeko guztien arropa zikina
pentsionisten kinielak
ministroen automobilak
gehiegi makilatu duten ezkonberria
baita distantzia handiak ere zure bila
amets zahar eta gosetuan begirada txepelak
lainoak nahigabeak disgustuak
ertzain gorriak eta berdeak
eta marroiak eta beltzak
eta marinel amodioak
itsasoa bidaliko dut
haserre dela
zure bila itsasoa.
© Jose Luis Padron