A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

IHESI
      (1988)

GEU... GAZTEAK
      (1988)

GARAI HAIETAKO ZORIONA
      (1988)

BERRIRO DATOZKIGU
      (1990)

NIGAN BAIZIK
      (1990)

GAUAZ DAGI NIGAR
      (1990)

EZTIAGOTU ZAIGU
      (1990)

  literaturaren zubitegia  

 

ZAURIAN BARNA

        Jakes Ahamendaburu , 1988

 

 

Zeinek ongi dakike gu nor ote garen?

NOR izoztuen hotsa soil-soilik da urtzen

ni bezalako bazenik bazenekiten?

geroztik omen dira sagarrak umatzen...

 

Alta... molekulen burbuila jostakinak

ditut neure barruan lauhazka sentitzen

zelula kiskalien firuri zoroak

uxatu egin guraz iratxoak deitzen...

 

Alta... gaur neure hizkuntzaren jarioan

dakuskit geure haritz errearen suak

neure herritasunaren goi baratzean

dantzuzkit geure pertsularien otoitzak...

 

Sabel gorri batzu besterik ez ginela

ziotsan oi gaixo Emeri Piko zenak

orain baletor, lekuske beti gaudela

larre iratzea bezain iragangaitzak...

 

© Jakes Ahamendaburu    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko