Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ZAURIAN BARNA
(1988)
IHESI
(1988)
GARAI HAIETAKO ZORIONA
(1988)
BERRIRO DATOZKIGU
(1990)
NIGAN BAIZIK
(1990)
GAUAZ DAGI NIGAR
(1990)
EZTIAGOTU ZAIGU
(1990)
GEU... GAZTEAK
Jakes Ahamendaburu , 1988
Herrian lilitzen den lore xugunetik
ezin du gaur ere eki beltzak kiskali
labain zorrotzez sarbaskitu sabelerik
han ez dago... odolak baititu estali...
Euskadi zaigu marguldurik geratu
jaun ator xuridunek gaituzte ireldu
arbuiatzekotz gero zertako maitatu?
hegoak baikaitu aspaldiko epeldu...
Non zer haiz haurtzaroko adiskide merke?
Zertarako haiz hi ere okerreratu?
Hasmentan kalean genbiltzan ko eta ke
gero azkon maltzurra baihintzen bihurtu...
Amaigabeko noraezean gozatsu
hutsan barna maiz herrestaka bagabiltza
bukaera gabekoa dela iraultza
orai dakigulakoan goaz baketsu...
© Jakes Ahamendaburu