Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ZAURIAN BARNA
(1988)
IHESI
(1988)
GEU... GAZTEAK
(1988)
GARAI HAIETAKO ZORIONA
(1988)
NIGAN BAIZIK
(1990)
GAUAZ DAGI NIGAR
(1990)
EZTIAGOTU ZAIGU
(1990)
BERRIRO DATOZKIGU
Jakes Ahamendaburu , 1990
Berriro datozkigu
igande aratsalde bakartiak
Hirurak paseak dira
Leiho gortinen atzetik
behako bihurriek
kalearen hutsa miatzen
Frontoian larruzko pilotaren
dangada lantzinantea
Autobus bat ailegatu da
espaloi gainean dabiltzan hormatxoriak uxatuz
Semaforoaren keinu konsagratua
dontzeilen joan etorri interesatua
Taberna kalapitariak jendez gainezka
Haiek han eta neu
egutegiko astelehenak borratzen jarraituz...
© Jakes Ahamendaburu