Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
«AGUR» ESATEA
(1984)
APIRILAREN LAU EGUN
(1984)
PATS EURIAN
(1991)
BILBAO GOMUTAN 2
Kepa Fernandez de Larrinoa , 1991
I
arenaleko ateak
emak-k pankarta berri bat desplegatzen du
«ikusi dok? bart kruzatu eben autobus bat»
goian beude dibidendoak
II
arenala
badaki san nikolasek
badaki aurrezki kutxak
korreotik barrena egiten du korrika batek
eta koska bat dago pertsiana hartan
III
atzo hamaika t'erdietan
banco de bilbao atarian
kateatu ziren batzu
magefesak blokeatu du trafikoa
nervacero egunero telediarion
IV
eta
gure paseoak
azufre-odola
gezi-esku elkarri lotuak
ezpain-musuak eta arrosa ezkutuak
V
arenala
erroak historia proletariadoaren heriotza
santo tomas bertsolariak eta argala
chiquito de arrigorri omenaldiak
semana grande y semana santa uholdeak
lokatza eta madriles «hermano, me prestas 10 centavos»
cada vez hay m s robos
berandu da etxera noa gosaldu egin behar dut eta
VI
bilbao gure negarra
bihar ze ordutan
© Kepa Fernandez de Larrinoa