A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
APIRILAREN LAU EGUN
|
«AGUR» ESATEA Kepa Fernandez de Larrinoa , 1984
Ttikitandik entzun nion, mojen ikastetxetik gurasoen etxera bazkaltzen nindoala, «agur» esaten zidala zazpi urtetako beste mutiko ikaskide bati.
Hemengo enparantzan zen hura, lehenengo udaletxe zaharraren ondotxoan, ia sarrera gisa dauden eskaileretan bertan. Hantxe.
Orain egunak joanik garai hark nolakoa izan behar zuen nire burutik igaro da jakin-minez:
baserri, mahats eta sagar, edozein igande epeltsuren arratsalde goxoan jendea belarditan etzanda, olgetan... elkarrizketan, udaberriko usain freskoa, maiteminduen hitz eztiak, berritsuenak
Bizkaitarron huri gainean, Bizkaiko erreginaren ateetan, karlisten Zumalakarregiren zauriaz, nire auzoko kalearen izen horiak —erdieroria— etsipenez eta minez oroitzen du zuhazti eta belar. Gogoan dut gehien atsegin zitzaidan udazkeneko orrien kolore gorria.
Begoņaren historian behin entzun nion nik ni bezalako umetxo bati, bere etxera bazkaltzen zihoala, «agur» esaten zidala. Orduantxe.
Orain ere, lerrootan sasoi urrun huraxe gogoan birbizitzen dudan bitartean, aurretxoan eguneroko argi izpiak eta gaueroko hilargi hotz zuria neureganatzen uzten dizkidaten basatiki erroturiko zimenduzko loretxeek gogorrak, mutaezinak, usaigabekoak, lehorrak, gizakiok erahiltzen gaituztenak, izadiak eskaintzen digun paradisu urtsua desafianteki izkutatzen digutenak hauexek —diodan— ezin dute nahiaren zorionez gogoramenaren freskura berdatua niregandik aldenerazi.
Orain hogei urte, ormigoi harmatuzko erraldoirik sortu aurretik nire adineko mutiko bati «agur» esatea entzun nion nik jadanik ez dagoen belarrez sorturiko eserlekutik jaikitzen zelarik.
Hau jazo zen ume koxkorra besterik ez nintzelarik, etxera abaitu ala, eta agurrak nora eraman behar ninduen ez nekien garaian
© Kepa Fernandez de Larrinoa |
|