Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GAUR, BIHAR ETA ETZI
(1968)
UDABERRIAK ERAMAN NAHI ZIDAN
(1968)
IHESI DOAZ OROITZAPENAK
(1968)
NI EZ NINTZEN TXORI
(1974)
MALKOAK EURI BALIRA
(1981)
BETOR GUREGANA
(1992)
ITZALAREKIN BATERA JAKIN NUEN
(1992)
ZORIONTSU ORTZE ARROTZAREN PEAN
BIZI IZAN DENA
(1992)
EZ HARROTU
(1992)
NERE IZATEAREN ORDU ILUNENAK MAITE DITUT ORAIN
(1992)
EZAGUTU ZENUEN
(2008)
DENA ESKATU GENION
(2008)
ZUEK, HIRI MAITEOK
(2008)
HIRI TTIPI HARTAKO GELTOKIAN
(Ama trenetik jaitsi zenekoa)
(2008)
HURBILTZEN NAIZ ALDIZKA
(2008)
URTARRILEKO EGUERDI BATEAN
(2008)
HAIN GELDI, HAIN LEUN DOA
(2008)
BIDE EZKUTUA
Xabier Lete , 1968
Harria, egurra, sua, ura
burnia
odola
trena
barkua laiñoa
lau piku
sei eltze
tamiza, katea, polea
litro erdi bat ardo
Naparroatik
ekarria.
Ideak, pentsamentuak
koraje gutxi,
Aizpurutxo-ko erretore gittarra jotzallea
eta
bere anima
kondenatu nahi duten
zazpi milla etsai.
Alkia
eliza
pakea
dirua,
bankero jauna,
atoz
peka-
taria.
Kartzelako ateak laixter
itxiko dituzte.
Igande arratsaldeetan
jendeak
daukan
festarako gogoa,
trajea
zapatak
korbata
soiñeko berria
trolebusa
urdaizpiko bokadilloa
kafea
kopa
ta puroa.
Jende asko
negar asko
bero asko.
Izerdia
kea
letxe-txarra
Avenida-ko señoritoak
Monaco kafetegia
kalegarbitzaillea
eta haren alaba
Lolita,
ez baida
oso polita
eta gaiñera...
gaiñera...
Astelena
asteartea
asteazkena,
Viet-Nam-go
gerra
nork asi zuen
eta nork
bukatu behar du.
Piñudiak, galaxiak
Alfa
Beta
Gama,
poetaren fama txarra
eta beste horrelako milla
txorakeri.
Giroa, kidea, bolara,
proposizioa
oposizioa
lehiaketa,
ikatz almazenak
eta morala:
zeharo debekatzen dizuet.
Piper potea
tomate makilla
aitzurra traktorea
plan de ordenaci¢n
(iñoiz egiten ez dena)
gibela
urdalla
sahetsa,
requiem
requiem
requiem.
Burnia
kea
katea
alikatea,
S. 04. H2.
prosperidadearen abotsa.
Oquendo kalean
Zeruko Argia
eta
inpernuko itzala.
Nere lagun batek
oso kabreatuta zegoen
egun gogoangarri batean
botatako
maldizio bikaiña,
«nik nahi — nahi nik — nahi —
nahi nik nuke nahi
nik nuke
nik
hik
k...»
(Geroztik oso ixillik dago)
Gure izakera jatorra,
meza
ezpatadantza
euskera gaxoa
dibidendoak
belarrimotzak
koreanoak
hiru milla peztako
soldat ugaria,
amurruiak
elkarri mokoka
beste harrek
esan
zuen
bezela.
Nagusia
morroia
langillea
enkargadoa
kapataza
pioia.
Eskallera, igeltsoa, arrastoa,
gabeko hamarterdiak
Amsterdam-go erlojoan.
Merkatu Batua,
zelofan papera
diskursoa
promesa
programak
sistemak
etxeak sindikatoak pakea
ordena.
San Agustin-en filosofia.
Kontuz ibilli
komunismoarekin,
balio dezuna
ordainduko dizut
ez gehiago
ez gutxiago.
Ni ez nauk politikan sartzen...
Laratzean sua
baratzean tipulak
txuleta jatea
bizitza lasai eta ederra
alajaiña,
alajaiña.
Marmita bete esperantza,
maitasun berri bat bihotzean.
Etorri dedilla hoiek
kendu nahi dizkidan
majoa.
Mundu gaxoa
hain zahar ta hain gaztea,
oraindik
ikusi behar
dituzunak.
© Xabier Lete