A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

HIRI TTIPI HARTAKO GELTOKIAN
(Ama trenetik jaitsi zenekoa)

        Xabier Lete , 2008

 

 

Hiri ttipi hartako geltokian

itxarongo dizut goizaldean,

begiak erne, zentzuak esna,

eta egun berriaren irteera

dizut adieraziko eguzki gorriaren itsasorduan

landak lanbroaren artetik

dorre altuetan desziurtzen direlarik.

Nahiz eta zuk, nekearen menpeko agian

edo iragan urratu baten lausopean,

soseguaren gunerik ez aurkitu

mirarien erresuma berreskuratzeko.

Urrundu zitzaigun denboraz

arituko gara, ezarian,

edo gogoeten hariak

beste hilerri batetara eramanen gaitu.

Gero egunek ilunabarreruntz jarraituko dute

atsedenik gabeko lasterkan

eta urteen joanean

geltoki berdinean egonen natzaizu zain

gure bidaiak

hiri baten babeslekua aurkitu dezan

azkenean.

 

© Xabier Lete    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko