Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
OHEA
(1919)
NESKATX URDIN-JANTZIA
(1927)
BULTZI-LEIHOTIK
(1929)
URTE-GIROAK ENE BEGIAN
(1930)
PARISKO TXOLARREA
(1930)
EUSKO BIDAZTIARENA
(1931)
ASABA ZAHARREN BARATZA
(1931)
IZOTZ-ONDOKO EGUZKI
(1931)
ETXEKO KEA
(1932)
UDAZKEN
Xabier Lizardi , 1926
Osto igar bat aizeak
biali dit leioraņo...
Galena, ala, biziak
dakar giza biotzaganaņo.
Iņara talde urdiņa
erbesterutz baidiyoa...
Alatsu urre-amesak
lagatzen dute giza gogoa.
Ez bekit biotzean,
Yauna, osto oririk yausi!...
Ez, iņara taldeok,
otoi!, neri gogotik igesi...
Iraun, udaberria,
betiko nere gogoan,
Yauna ta aberriari
eskeintzeko loreak ditzadan!
© Xabier Lizardi