Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
OHEA
(1919)
UDAZKEN
(1926)
NESKATX URDIN-JANTZIA
(1927)
BULTZI-LEIHOTIK
(1929)
URTE-GIROAK ENE BEGIAN
(1930)
EUSKO BIDAZTIARENA
(1931)
ASABA ZAHARREN BARATZA
(1931)
IZOTZ-ONDOKO EGUZKI
(1931)
ETXEKO KEA
(1932)
PARISKO TXOLARREA
Xabier Lizardi , 1930
Txolarretxo, txolarre,
Paris erdikoa:
Bourse-ko iskanbilla
(gizon zoro batzarre)
ez ote naikoa
i izutzeko, axolakabe biribilla?
Farol itzali baten
txapel-gallurrera
etorri aiz txuxen
apur ostu bat yaten:
batetik bestera,
txapelaren muturrak arin dituk gaintzen.
Salto banakin, begi
ernaiak lurrera.
Ez aiz i makala:
begiraldi luzeegi
gabe, baator bra;
ez, alearen ordez, yasotzera azala.
Kafetxean bainago
astiaren yabe,
zer egin hoberik
(ezer ez gogarago),
muņak urtu gabe,
zerbait, alarik ere, gogo-yolas baizik?
Leioak lauso dira,
eguraldiaren
antzo. Barrenean,
giroaren arira,
loxustak egiten
morroi mantal-zuriak daude bazterrean.
Begira, btik gora,
berriz txolarrea.
Keņuka begiak,
irentsi du, gerora
luzatzeka, alea.
Esku —?— peko guri bat boteaz... an tziak!
Parisko txolarrea:
zertan aiz berezi
nere erriko batez?
Azalez, soin arrea;
barrenez, biurri;
kideago zaitezten... eztakik prantsesez!
Kanpantorre xrrean
bata bezin lasai,
bestea da maiztar
Tuileri goitarrean.
Egingo nuke, bai,
angoa lotsa ezetz onuntza banekar.
Nunaitar izan-minez,
ostera, gizona
bai txori baldarra!
ļleginak egiņez
bebil andik on:
etxez kanpora beti duk baserritarra.
Labur: nere burua
Parisen ikusiz
ain lotu ta arlote,
otoi nizun zerua,
zeatz adieraziz
gizon baņo naiago nukela txolarre.
© Xabier Lizardi