Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
SORGIN IGANDEA
(1974)
HERIOTZA
(1974)
ATXABALTAKO EMAKUMEAK
(1992)
URKATUA
Kepa Akixo , 1992
Geldirik, zuzen,
lepotik lotuta
soka puntan
beti zuzen
ez ahal da haizerik.
Orri itxura
dute eskuek.
Sakela hutsik.
Euria balitz
ez zen bustiko,
abar bat baitu
txapel gisa.
Esan dituen egiek
dizkiote ezpainak
beltzitu eta mingaina
gelditu zaio tartean
azkenengo hitzaz.
Ez nuen uste
txori gaixtorik bazela,
hemen ari dira
kantuz eta irriz,
luma urdinak.
Sustraitan dago
soka lotuta.
Sustrai horiek
eman diote
bizi eta heriotz.
Hemen nere semeak,
ez badira
nere loretan
bizitzen ahal
hilko dira nere besoetan.
Gizon guzientzat
nahi dut
bakoitzak ukan dezan
urkatzeko arbola.
© Kepa Akixo